Santelmoetako lehen asteburua igarota, eta repetizioen esperoan, suspergarri baten bila ibiltzen dira hainbat herritar, eta olagarro zopan aurkitzen dute berriro ere gorputza indartzeko sendagaia. Ohi bezala, San Telmo bigarren eguna izanik gaur, zortziko erroko izakiarekin egindako zopa eman dute herriko elkarte batzuetan. Bateriak kargatzen joateko modua aurkitu dute edari horretan.
