Udaleku irekietan izena eman ez dutenek bigarren aukera bat izango dute datorren astean zehar. Izan ere, udalak bigarren izen emate epea zabalduko du maiatzaren 5etik 8ra artean.
Zumaiako Udalaren webgunean daude eskuragai izena emateko fitxak, eta horiek bete ostean, ludoteka@zumaia.eus edo euskara@zumaia.eus helbideetara bidali beharko dituzte interesdunek, edo udaletxean bertan entregatu. Formulario horrez gain, ordainagiria, argazkia, Osakidetzako txartelaren fotokopia eta familia ugarien kasuan, hobaria jasotzeko eskaera ere eskatu dituzte.
Zerbitzu honetan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 11ra; bigarren txanda, uztailaren 14tik 24ra.
Helbide honetan eskuratu daiteke izen emate fitxa eta udaleku irekien inguruko informazio gehiago.