Gaur emango diote hasiera esku pilotako herri txapelketari

Juan Luis Romatet

Odieta frontoian jokatuko dituzte herri txapelketako partidak. (Juan Luis Romatet)

Zazpi bikotek eman dute izena, eta partidak ostiraletan jokatuko dituzte Odieta pilotalekuan, lehen jardunaldian izan ezik. Txapelketako finala San Pedro festen bezperan jokatuko dituzte.

Gaur emango diote hasiera esku pilotako herri txapelketari. Guztira, zazpi bikotek eman dute izena aurtengo ediziorako. Lehen jardunaldian izan ezik (17:30ean izango da gaurko jardunaldia), partidak ostiraletan jokatuko dituzte, Odietan (eguraldi txarrarekin Herri Eskolako pilotalekuan), 18:00etan. Txapelketako finalerdiak ekainaren 20an jokatuko dituzte, eta finalak astebete beranduago, ekainaren 27an, San Pedro jaien egitaruaren barruan.

Gaurko jardunaldian, honako hiru partidak jokatuko dituzte:

  • Fleitas-Kexeta vs Geska-Jokin
  • Iraultza-Lize vs Markel-Eritz
  • Peio-Mañu vs Xalegi-Buru

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide