Abian da esku pilotako herri txapelketa

Maria Maya Manterola

Lehen jardunaldiko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Hiru partida jokatu zituzten atzo, lehen jardunaldian. Aurrerantzean, ostiraletan jokatuko dituzte partidak, Odietako frontoian.

Atzo hasi zen esku pilotako herri txapelketa. Lehen jardunaldian, hiru partida jokatu zituzten Odietan:

  • Fleitas-Kexeta vs Markel-Eritz  15-22
  • Geska-Jokin vs Iraultza-Lize 22-18 
  • Peio-Mañu vs Xalegi-Buru 22-14

San Pedro festak bitarte, zazpi bikote arituko dira nor baino nor Odietako frontoian (eguraldi txarra egingo balu, Herri Eskolako frontoian), eskuz binaka. Aurrerantzean, ostiraletan jokatuko dituzte partidak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide