Gaur ekin diote San Pedron trainerilla denboraldia Zumaiako ontziek ere, eta bikain hasi dute liga: emakumezko absolutuen ontziak irabazi du lehen jardunaldia, nagusitasunez. Izan ere, bigarren egin duen Tolosaldeari hogei segundoko aldera atera diote zumaiarrek.
Gizonezko absolutuek, berriz, seigarren denbora onena egin dute Oriok irabazitako estropadan. Zumaiako beste hiru ontzi ere izan dira gaurkoan: emakumezkoen bigarren ontzia (bosgarren), gizonezkoen bigarrena (seigarren) eta emakumezko kadeteena (bigarren).
Larunbatean Hondarribian jokatuko dute ligako bigarren jardunaldia, eta igandean, Getarian. Ligako laugarren eta azken jardunaldia, Gipuzkoako txapelketarako sailkapen estropada ere izango dena, maiatzaren 10ean jokatuko dute Mutrikun. Gipuzkoako txapelketa, aldiz, egun bat geroago, hilaren 11n jokatuko dute, Pasaian.