Astean zehar errutinara itzuli da Zumaia, baina festak ez dira amaitu. Gaurtik igandera bitarte, berriz ere kasakak eta zapiak soinean, santelmoen bigarren asteburua ospatuko dute herrian; repetizioak, alegia.
Zubia tarteko, goiz hasiko du festa gaur zenbaitek. Egitaraua ere prestatu dute jai giroan eguerditik murgiltzeko: lehenbizikoz patata tortilla txapelketa egingo dute eguerdian txosnagunean.
Urteroko jarduerek ere ez dute hutsik egingo: igel eta toka txapelketek, ikasle eta gazte bazkariak nahiz zaldi lasterketek, besteak beste.
Egitaraua
Maiatzak 2, ostirala
- 12:00. Txosnagunea, Lierniren omenezko patata tortilla txapelketa.
- 17:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Igel-toka eta Pote txapelketa irekia, 12-16 urte.
- Ondoren, +16 urte. Beheko Plaza elkarteak antolatuta.
- 19:30. Amaia plaza, irrintzi txapelketa eta poteo feminista.
- 19:30. Oxford aretoa, Bertsofesta.
- 21:00. Txosnagunea, Bertsio Gaua.
- 21:30. Torreberri, DJ saioa: Guija, Loti eta Huegun, GKS eta IAk antolatuta.
Maiatzak 3, larunbata
- 10:00. Aita Mari II. Bela Estropada.
- 10:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, XXV. Olagarro-zopa lehiaketa. Ekitaldia alaitzeko trikitilariak: Elustondo anai-arrebak.
- 11:00-14:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Bizijolas jolasak eta tailerrak.
- 12:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
- 14:00. Arranpla, Elkartasun Argazkia.
- 14:30. Txosnagunea, bazkaria.
- Ordu berean, Torreberri, ikasle eta gazte bazkaria, GKS eta IAk antolatuta.
- Bazkalostean, Zumaiako Karropoteoa, GKS eta IAk antolatuta.
- 17:30. Herriko txaranga eta Pello eta Nikolasa erraldoiekin kalejira.
- 18:00. Odieta, Herri-kirol ikuskizuna.
- 18:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
- 21:30. Torreberri, kontzertuak: Kaparrak eta Rekiem, GKS eta IAk antolatuta.
- 22:00-01:00. Kofradia, diskoteka DJ Davila.
- 22:30. Txosnagunea, kontzertuak: Bikabi, Marte Lasarte eta Malakias MX3.
Maiatzak 4, igandea
- 08:00. Goiz soinua Zumai txarangarekin.
- 11:00. Eskola kiroleko piraguismo estropada.
- 12:00. Itzurun hondartza, zaldi lasterketa.
- 12:00. Sutan txarangaren kalejira.
- 17:00. Torreberri, haur antzerkia Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua.
- 17:00. Saregile plaza, Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta gurasoen taloen postua.
- 17:30. Trainerillen estropadak, XL. San Telmo saria (gizonezkoak) eta XI. San Telmo saria (emakumezkoak).
- 18:00. Sutan txarangaren kalejira.
- 19:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Babarrunba taldearekin kalejira.
- 22:00. Kofradia, Joselu Anaiak taldearekin erromeria.
- Gauerdian, bandera jaistea eta santelmoei agurra.
