Irrintzika, festa giroan

Juan Luis Romatet

II. Irrintzi feminista lehiaketa egin zuten atzo arratsaldez Amaiako plazan, San Telmo jaien repetizioen hasieran. Dozenaka lagun bertaratu zen jai giroan egindako ekitaldira. 

Irrintzika hasi dituzte herritarrek San Telmo jaien repetizioak. Ostiral arratsaldez, II. Irrintzi feminista lehiaketa egin zuten Amaiako plazan. Eguraldia lagun, dozenak herritar bertaratu zen plazara ekitaldia jarraitzera. Eta irrintzika, emakumeak baina baita gizonak ere, adin guztietakoak, festa giroan repetizioei harrera emanaz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide