Batzuk, ordu txikitan oheratu direnak, maldizioka hasiko ziren; beste batzuek, oraindik oheratu gabe zeudenek pozaren pozez entzungo zituzten txaranga doinuak. Izan ere, azken urteotan bezala, goiz soinua eskaini du Zumai txarangak San Telmo jaien azken egunari hasiera emanaz.
Egitaraua
- 08:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin
- 11:00 Eskola kiroleko piraguismo estropada
- 12:00 Itzurun hondartza, zaldi lasterketa
- 12:00 Sutan txarangaren kalejira
- 17:00 Zumaiena, haur antzerkia Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua
- 17:00 Saregile plaza, Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta gurasoen taloen postua
- 17:30 Trainerillen estropadak, XL. San Telmo saria (gizonezkoak) eta XI. San Telmo saria (emakumezkoak)
- 18:00 Sutan txarangaren kalejira
- 19:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Babarrunba taldearekin kalejira
- 22:00 Kofradia, Joselu Anaiak taldearekin erromeria
- Gauerdian bandera jaistea eta santelmoei agurra