Zapotxin pailazoaren saioa Zumaienara lekualdatu dute

Juan Luis Romatet

Zapotxin pailazoa.

Torreberriko aterpean egitekoa zen emanaldia Zumaienara mugitu dute eguraldiaren iragarpenengatik. 

Haurrentzako umorezko emanaldia izango da gaur arratsaldean, San Telmo jaien repetizioetako egitarauaren barruan. 17:00etan hasita, Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua pailazo ikuskizuna aurkeztuko dute etxeko txikienen gozamenerako. 

Emanaldia Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo dute, eta ez Torreberriko aterpean, hasiera batean iragarrita zegoen moduan. Eguraldiaren iragarpenek eraman dute Udaleko Kultura Saila emanaldia lekualdatzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide