Oriotik dator txaranga, baita erraldoiak ere

Juan Luis Romatet

Orioko herri txarangak, Pello eta Nikolasa erraldoiek lagunduta, kalejira egin zuten atzo arratsaldez Zumaiako kaleetan zehar, San Telmo jaien repetizioetako egitarauaren barruan. 

Musikak bere presentzia izaten du herri guztietako jaien barruan, eta Zumaia ez da salbuespena. San Telmo jaien barruan hainbat musika saio entzuteko aukera izaten da. Txarangak ere kalez kale ibili izan dira jaietako bi astebuetan.

Orioko herri txaranga ibili zen atzo arratsaldean kalejiran. Pello eta Nikolasa erraldoiak lagun zituztela, Zumaiako kaleetan zehar eraman zuten musika, herriko puntu desberdinetan geldialdiak eginez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide