Zozketa egin du Motxanekuak Itzurungo zaldi lasterketekin batera

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 5a, 09:39

Jendetza zaldi lasterketak jarraitzen. (Juan Luis Romatet)

Zaldi lasterketak egin zituzten atzo Itzurun hondartzan, santelmoetako repetizioen barruan. Lasterketen antolatzaileek sari batzuk ere zozkatu zituzten. 

Ohi bezala, Motxanekua elkarteak zozketa egin du aurten ere, santelmoetako repetizioen barruan Itzurun hondartzan egindako zaldi lasterketekin batera. Zenbakiak unean bertan atera zituzten, baita gehienak eman ere. Hala ere, bi sari geratu ziren eman gabe, 7726 eta 3766 zenbakiei dagokienak. Txartel horien jabeak Motxanekua elkarteko kideekin jar daitezke harremanetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide