Ate irekien jardunaldiak egingo ditu Musika eta Dantza Eskolak aste honetan

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 5a, 11:40

Musika eta Dantza Eskolako ikasleak, iazko ekitaldi batean. (Juan Luis Romatet)

Datorren urteko ikasturtera begira antolatu dituzte jardunaldi horiek, eskaintzen duten kurtso eta ikasgaien berri emateko asmoarekin. 

Oraindik ere 2024-2025 ikasturtea amaitu ez bada ere, Zumaiako Musika eta Dantza Eskola datorren ikasturtean jarri du mira. Hala, eskola horretan eskaintzen dituzten kurtso eta ikasgaien berri emateko ate irekien jardunaldiak egingo dituzte aste honetan, astelehenean hasi eta ostiralera arte. 

Arratsaldez izango dira aurkezpenak, Ubillosen, baina baita, ikasgaien arabera, Zumaienako gimnasioan edo Torreberrin.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide