Euskaraldia 2025

Hikan murgiltzeko hiru aukera eskainiko ditu Euskaraldiak Zumaian

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 5a, 14:49

Euskaraldiko hamaikakoko aurkezpeneko unea. (Julene Sorarrain)

Hitanoaren inguruko hiru ekintza egingo dituzte Zumaian bi asteko epean. Lehen bietarako izena eman beharko da aurrez. 

Hikan murgiltzeko hiru aukera eskainiko ditu Euskaraldiak Zumaian. Hiru ekintza desberdin egingo dituzte maiatzean zehar, eta horietatik bitan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko dute interesdunek. 

Maiatzaren 10ean, larunbatez, Hikaren argibideak izeneko saio teorikoa egingo dute Alondegiko Moila gelan. Saioa goizez izango da, 11:00etatik 12:30era bitartean, eta Josefran Izpizuak gidatuko du. Gaur da izena emateko azken eguna. Horretarako, zumaia@euskaraldia.eus webgunera idatzi beharko da, edo 688 64 01 72 telefonora deitu.

Maiatzaren 16an, ostiralez, Hikadromoa izeneko ekintza egingo dute Alondegiko Oxford aretoan. 18:00etatik 19:30era egingo dute, eta aurreko ekintzan bezala, hemen ere parte hartzeko izena eman beharko da aurrez aipatutako helbide edo zenbakiaren bidez. 

Amaitzeko, maiatzaren 23an, ostirala, 19:00etan Zumaiako Emakumeon Etxetik abiatuta, Noka triki poteoa egingo dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide