Sortzaileekin solasean, filmaren proiekzioaren ondoren

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 6a, 08:00

Sambou Diaby, Asier Urbieta eta Jone Laspiur, atzoko ekitaldian. (Miriam Romatet)

Asier Urbieta zuzendaria eta Jone Laspiur eta Sambou Diaby aktoreak izan ziren atzo Aita Marin, Faisaien irla filmaren proiekzioaren ondorengo solasaldian.

Egileak beraien lanak aurkezten ikustea ez da arrotza Zumaian, are eta gehiago sortzaile horiek herritarrak badira. Atzokoan hiru lagun aritu ziren beraien lana zumaiarren aurrean aurkezten. Izan ere, Faisaiaren irla filmaren emanaldiaren ondoren, haren zuzendari Asier Urbieta eta bi aktore protagonista, Jone Laspiur eta Sambou Diaby oikiarra, solasean aritu ziren emanaldira bertaratu ziren herritarrekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide