Otarrea zozkatu du Telmo Deunek San Telmo jaietan

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 6a, 10:28

Ikusleak igandean egindako trainerilla estropadan. (Juan Luis Romatet)

Herenegun egindako trainerilla estropaden sari banaketarekin batera atera zuen klubak zenbaki sariduna. Txartelaren jabea arraun elkartearekin harremanetan jar daiteke saria jasotzeko. 

Urtero egin bezala, Telmo Deun arraun elkarteak otarrea zozkatu du santelmoekin batera. Igande arratsaldean egindako trainerilla estropadaren amaieran, sari banaketaren orduan, atera zuten zenbaki sariduna: 0951. Txartelaren jabeak arraun elkarteko kideekin jarri beharko du harremanetan sari eskuratzeko. Epea aste honen amaieran bukatuko da. Agertzen ez bada, ordezko zenbakiaren (2203) erosleari emango diote saria. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide