Pasa den astetik martxan da esku pilotako herri txapelketa. Zazpi bikotek eman dute izena aurtengo ediziorako, eta partidak astero jokatuko dituzte ekainaren amaierara bitartean. Finalak San Pedro jaien bueltan jokatuko dituzte.
Txapelketako lehen jardunaldiak honako emaitzak izan zituen:
- Fleitas-Kexeta, 15 / Markel-Eritz, 22
- Geska-Jokin, 22 / Iraultza-Lize, 18
- Peio-Mañu, 22 / Xalegi-Buru, 14
Gaur arratsaldez jokatuko dituzte hurrengo hiru partidak. Jardunaldia 17:30ean hasiko da, Odietan. Eguraldiak laguntzen ez badu, Herri Eskolako frontoian jokatuko dituzte partidak.
- Fleitas-Kexeta vs Iraultza-Lize
- Geska-Jokin vs Markel-Eritz
- Berix-Unai vs Peio Mañu