Emakumeen binakako pala txapelketa antolatu du beste behingoz Zumaiako Emakumeon Etxeak. Aurtengoarekin zazpigarren edizioa beteko du kirol jarduera horrek, eta maiatza eta ekaina artean jokatuko dute, Odieta pilotalekuan.
Banaka edo binaka eman ahal izango da izena. Aurreko urteetan bezala, bi txapelketa izango dira mailaren arabera banatuta. Txapelketarako izen ematea zabaldu dute dagoeneko, eta maiatzaren 14ra arte eman ahal izango dira izenak. Apuntatzeko, Emakumeon Etxera bertaratu daiteke, 633 43 27 62 telefonora deitu, edo info@zumaiakoemakumeonetxea.eus posta elektronikoko helbidera idatzi. Pertsonako 8 euro ordainduko dira izena ematerako orduan; 16 euro bikoteko.
Raixta eguna maiatzaren 31n
Maiatzarekin bukatzeko, sortzaileen topagune den Raixta eguna egingo dute. Maiatzaren 31n egingo dute Ardantzabideko Martxoaren 8a plazan. Jarduera horretarako izen ematea maiatzaren 9an itxiko dute. Parte hartu nahi duten sortzaileei honako inkesta bete beharko dute.