Haur eta helduentzako lehen sorospen tailerra antolatu du Txiribuelta elkarteak

Juan Luis Romatet

Sorospen tailerretan erabilitako panpina. (Freepik)

Ruth Salaberria medikuak eta Aroa Hermosa eta Marina Eizagirre eraizainek emango dute datorren larunbatean, Oxforden.

Larrialdi egoera batean moldatzeko lehen sorospen tailerra antolatu du datorren larunbaterako Txiribuelta elkarteak. Haur zein helduei zuzendutako jarduera izango da, eta goizez izango da, 10:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. 

Saioa teorikoa zein praktikoa izango da, eta gaia ondo ezagutzen hiru profesionalek eskainiko dute: Ruth Salaberria medikuak eta Aroa Hermosa eta Marina Eizagirre erizainek, hain zuzen. 

Tailerrean parte hartzeko ez da aurrez izenik eman beharrik izango. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide