1945ean fusilatu eta hobi komun batean lurperatu zuten Jesus Carrera hondarribiarra, Alcala de Henaresen (Espainia). 2018an lortu zuten Carreraren gorpua Euskal Herrira ekartzea, baina urte horietan guztietan haren oroimena isilarazita zergatik egon den, galdera horri tiraka osatu dute gaur Zumaian proiektatuko duten dokumentala.
Aita Mariko zine aretoan izango da emanaldia, 19:00etan hasita. Doakoa da sarrera.