Zumaiako alkatearekin bildu dira gaur Auxiko langileak

Juan Luis Romatet

Auxiko langileak IƱaki Ostolazarekin, gaur goizean. (Juan Luis Romatet)

Enpresaren zuzendaritzak abiatutako lan espedientearen berri eman diote Auxiko langileek Iñaki Ostolazari. Azken honek esan die Sarralleko zuzendaritzarekin harremanetan jarriko dela. 

Hiru eguneko greba abiatu dute aste honetan Auxi enpresako langileek. Zuzendaritzak aurkeztutako lan espedienteari uko egin, eta lantokia bideragarria dela aldarrikatu dute beharginek. 

Ideia hori helarazi diote langileek Zumaiako alkate Iñaki Ostolazara, gaur goizean udaletxean egin duten bileran. Alkateak esan die langileei enpresaren jabe den Sarralleko zuzendaritzarekin harremanetan jarriko dela, eta beharginek adierazitakoa jakinaraziko diola. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide