Jule Egiguren arraunlariak hartu du maiatzeko Zumaia Guka aldizkariko azala: bizitza erdia darama arraunaren munduan. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko harrobian hasi, hazi eta hezitako gaztea aurten lehendabizikoz arituko da traineruen lehen mailan, Delteco-Zumaia ontziarekin. Iazko udazkenetik arraun elkarteko zuzendaritzako kidea ere bada.
Apirilean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan izan dira Zumaiako dozenaka ikasle, eta bidaia horren argazki erreportajea ere jaso du maiatzeko zenbakiak.
Intza Martin musikariaren elkarrizketa, Batirtze Letamendiaren ofizioaren inguruko erretratua eta beste hainbeste eduki, maiatzeko Zumaia Guka aldizkarian.
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Jotabi okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan.