Herriarteko txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan Aitzurin

Juan Luis Romatet

Aitzuri pilotalekuko harmailak.

Gomazko paleta modalitateko pilotariek, final hamasirenen itzulerako partidak jokatuko dituzte bihar. Zesta puntakoek, berriz, ligaxkako lehen jardunaldia gaur arratsaldez. 

Habian da dagoeneko aurtengo Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketa. Pasa den astean abiatu zuten txapelketa eskuzko eta erremintako modalitateetan, eta asteburu honetan zesta puntakoa gehituko zaie. Zumaiako Aitzuri frontoiak zesta puntako eta gomazko paletako partidak hartuko ditu bihartik aurrera. 

Bihar, ostiralez, txapelketako ligaxkako lehen jardunaldia jokatuko dute zesta puntan. Zumaiako kantxan neurtuko dira Zumaiako eta Mutrikuko pilotariak. 19:15ean hasiko da pilota jaialdia, eta kadete, jubenil eta nagusien mailan neurtuko dira bi herriak. Ligaxka osatuko duen hirugarren herriak, Hondarribiak, atseden hartuko du jardunaldi honetan. 

Larunbat goizean, berriz, gomazko paletako partidak izango dira Zumaiako frontoi luzean. Final hamaseirenetako itzulerako partidak jokatuko dituzte Zumaiak eta Andoainek. Pasa den asteburuan jokatutako joaneko jardunaldian andoaindarrak izan ziren nagusi 3-0 emaitzarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide