Hikan trebatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Euskaraldiak Zumaian. Datorren ostiralean egingo dute bigarrena, hikadromoa izeneko ekintza. Alondegiko Oxford aretoan izango da, eta 18:00etatik 19:30era egingo dute. Aurreko ekintzan bezala, hemen ere parte hartzeko izena eman beharko da aurrez aipatutako helbide edo zenbakiaren bidez.
Amaitzeko, maiatzaren 23an, ostirala, 19:00etan Zumaiako Emakumeon Etxetik abiatuta, Noka triki poteoa egingo dute.