Salgai dira jada 'Renata' antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola

Kamikaz kolektiboa, 'Renata' antzezlanean. (Utzitakoa)

Turismo Bulegoan nahiz Internet bidez eskura daitezke maiatzaren 16an Zumaian eskainiko duten emanaldiko sarrerak. Umorea eta absurdoa uztartzen ditu Kamikaz kolektiboaren antzezlanak.

Kamikaz kolektiboaren Renata antzezlana Zumaian ikusi ahal izango da aurki. Hain justu, datorren ostiralean eskainiko dute emanaldia, maiatzaren 16an, Aita Mariko zine aretoan. Umorea eta absurdoa uztartzen ditu, eta Iraia Elias, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala ditu protagonista.

Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean eskura daitezke 8,50 euroan; 5,95 euroan Gazte Txartelarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide