Begiraleen eta koordinatzaileen hautaketa prozesuko behin betiko emaitzak ikusgai dira

Maria Maya Manterola 2025eko maiatzaren 10a

Udalekuetako haurrak jolasean. (Zumaiako Udala)

Datozen egunetan puntuazio altuenak dituztenekin harremanetan jarriko da udala, eskaintza egiteko. Horiek uko eginez gero, hurrengoei emango diete aukera.

Udako begiraleen eta koordinatzaileen hautaketa prozesua amaitu da. Bi prozesuetan merituen balorazioaren behin behineko emaitzen eta puntuazioen aurrean aurkeztutako erreklamazioei erantzun ondoren, behin betiko zerrenda argitaratu du Zumaiako Udalak.

Zerrendan dauden pertsonekin harremanetan jarriko da datozen egunetan udala, puntuazio altuenak dituztenei eskaintza egiteko. Horiek uko eginez gero, hurrengoei emango diete aukera.

Zumaiako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke zerrenda.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide