Gasteizko Udalak berriki jakinarazi du Haron (Espainia) apirilaren 25ean izandako hilketa matxistaren biktima Gasteizkoa zela. 46 urteko gizonezkoak telefonoz aitortu zuen haren bikotekidea hil zuela, eta handik gutxira atxilotu zuten.
Gasteiztarraren hilketa gaitzesteko protestak deitu dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan. Zumaian ere egingo dute elkarretaratzea: bihar izango da, igandea, 13:00etan Saregile plazan.