'Maskara baten aitortza' izango dute hizketagai irakurle taldean etzi

Maria Maya Manterola 2025eko maiatzaren 11

Yukio Mishima.

Alondegiko Moila gelan elkartuko dira asteartean, 18:00etan, Yukio Mishimaren eleberriaz aritzeko.

Yukio Mishimaren Maskara baten aitortza eleberriaz arituko dira etzi, asteartea, Irakurri matte irakurle taldekoak. Iker Alvarezek itzulitako liburuan Kochan nerabeak Japonia Inperialeko giro itoan atera beharko du aurrera, orein zauritu baten antzera, garaiko gizarteak inposaturiko moldeetara egokitzeko ahalegin betean.

Liburuaz aritzeko asteartean 18:00etan elkartuko dira, Alondegiko Moila gelan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide