'Scrooge eta mamuak' haur antzerkia izango da gaur Aita Marin

Maria Maya Manterola

Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa da, eta Charles Dickensen eleberri batean oinarrituta dago. Sarrerak Internet bidez nahiz leihatilan eskura daitezke. 

Khea Ziater konpainiak haur antzezlan bat taularatuko du gaur Aita Mariko zine aretoan. Hain justu, Scrooge eta mamuak obra ikusteko aukera izango da: konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa da, eta Charles Dickensen Gabon Ipuina eleberriaren egokitzapen librea sortu dute. Antzerkia, zinema eta panpinak uztartzen ditu Ebenezer Scrooge bankari berekoi eta diruarekin obsesionatuaren eraldaketa kontatzeko. 

Sarrerak aurrez sarrerakzumaia.eus atarian eskura daitezke, edo emanaldi hasi aurretik, Aita Mariko leihatilan bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide