Azken hilketa matxista salatzera atera dira dozenaka herritar

Maria Maya Manterola 2025eko maiatzaren 11

Argazkia: Utzitakoa.

Saregile plazan protesta egin dute gaur, igandea, azken hilketa matxista salatu, eta autodefentsa feministaren aldeko mezua zabaltzeko.

Gasteizko Udalak berriki jakinarazi du Haron (Espainia) apirilaren 25ean izandako hilketa matxistaren biktima Gasteizkoa zela, eta hilketa hori salatzeko protestara atera dira Euskal Herriko herri eta hirietan. Zumaian ere egin dute elkarretaratzea gaur eguerdian Saregile plazan, eta jende ugari atera da kalera hilketa matxista gaitzetsi, eta autodefentsa feministaren aldeko mezua zabaltzera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide