Udaberriko piraguismo txapelketetan murgilduta dago Zumaiako Itxas Gain elkartea. Pasa berri den asteburuan Aranjuezen (Espainia) izan dira, ibaietako Espainiako piraguismo txapelketa lehiatzen. Zumaiako klubeko 23 lagunek osatu dute espedizioa. Horietatik batzuentzako maratoiko modalitatean lehendabiziko txapelketa izan da, eta esperientzia pilatzeko baliagarria izan zaie.
Kadete mailako piraguistek 7 kilometroko proba bete behar izan dute; beste kategorietako kirolariek, aldiz, 14 kilometro egin behar izan dituzte.
Emaitza onak lortu dituzte orotara. Guztira, hiru domina zintzilikatu dituzte –urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana–, eta taldekako sailkapenean bosgarren postuan amaitu dute, laugarren postutik puntu bakarrera. Guztira, 64 klubek hartu dute parte aurtengo txapelketan. "Agerian gelditzen da taldea sasoi oso onean dagoela", azpimarratu dute Itxas Gaineko kideek.
Txapelketan Zumaiako piraguistek lortutako emaitzak honakoak dira:
K2 misto beteranoak
- Eñaut Aizpurua–Maite Etxabe: 2.
K1 gizonezko seniorrak
- Aimar Amundarain: 4.
- Martin Egaña: 10.
K2 gizonezko seniorrak
- Haritz Aizpurua–Íñigo Lois: matxura
K1 emakumezko seniorrak
- Irati Osa: 1.
K1 emakumezko 23 urtez azpikoak
- Josefa Molina: 3.
Zumaiako Eskola Kiroleko Txapelketa
Santelmoetako repetizioetan, infantilek eta kimuek Zumaian jokatu zuten udaberriko bigarrengo eskola kiroleko txapelketa. Bertan 80 haur elkartu ziren. Lehiaz aparte, beraien arteko harremanak sendotzeko balio izaten dute txapelketa hauek. Bertan, giro ezin hobea sortzen da gaztetxoen artean.