Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako dantzari talde bat Hernanin (Gipuzkoa) izan zen larunbatean, bertan antolatutako Dantza festan parte hartzen. Hernaniko San Joan konpartsak XXVII. Dantzari Astea antolatu zuen pasa den asterako, eta ekimen haren barruan fesa egin zuten larunbatean. Dantzan aritu zirenen artean egon zen Zumaiako ordezkaritza.
Musika eta Dantza Eskolako dantzari txikiek atseden izan dute aste honetan, baina aurrera begira bi hitzordu dituzte. Maiatzaren 25ean, igandean, Beasainera joango dira, Goierriko herri horretan antolatuko duten Dantzari Txiki egunean parte hartzeko asmoz. Astebete beranduago, ekainaren 1ean, Zumaian bertan arituko dira, herrian egingo den Dantzari Txiki egunean.