Kaleko pintura lehiaketako lanak, ikusgai Oxforden

Juan Luis Romatet

Atzo zabaldu zuten Alondegiko erakusketa aretoan igandean egindako lehiaketako lanen bilduma. Igandera arte izango da ikusgai.

Kaleko pintura lehiaketa egin zuten pasa den igandean Zumaian. Goizez aritu ziren lanean herriko txoko desberdinetan, eta arratsaldez egin zuten sari banaketa, Alondegiko Oxford aretoan. 

Ohi bezala, lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa muntatu dute Oxford bertan. Bilduma datorren igandera arte, hilaren 18a, izango da ikusgai, egunero 18:00etatik 20:00etara. Larunbatean eta igandean eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide