Auto partekatzea egingo dute Palestinaren aldeko manifestaziora gerturatzeko

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 13a, 13:52

Palestinako bandera.

Iruñean egingo dute manifestazio nazionala, larunbatean, eguerdiko 12:30ean. Auto partekatzea egitea proposatu dute Zumaiatik Nafarroako hiriburura gerturatzeko. 

Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo dute datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Iruñean. Palestina askatu. Israel desegin. Harreman oro eten lelopean egingo duten martxa Golem Baiona zinema aurretik eguerdiko 12:30ean. 

Ekintzaren antolatzaileek autobusak eta auto partekatzeak antolatu dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetatik Nafarroako hiriburura gerturatzeko. Zumaiako kasuan, partekatutako autoan joatea proposatu dute. Elkargunea Aita Mari futbol zelaiko aparkalekua izango da, goizeko 10:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide