Etxebizitzaren arazoari buruz ariko dira arratsaldean, EH Bilduk antolatutako hitzaldian

Maria Maya Manterola

Puntanoetako etxebizitzak, artxiboko irudian. (Juan Luis Romatet)

Koalizioak arazoaren bueltan duen ikuspuntuaz eta neurri zehatzez arituko dira Argi Yeregi Hirigintza zinegotzia eta Xabi Astigarraga legebiltzarkidea.

Etxebizitzaren aferaz solasaldia antolatu du Zumaiako EH Bilduk gaurko. Arazoak herrian bertan nahiz herritik kanpo duen eraginaz arituko dira, eta baita koalizioak arazoaren bueltan duen ikuspuntuaz eta neurri zehatzez ere.

Argi Yeregi Zumaiako Udaleko Hirigintza zinegotzia eta Xabi Astigarraga legebiltzarkidea arituko dira gaiaren bueltan. Solasaldia 18:30ean izango da, Alondegiko Oxford aretoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide