Trafiko eteteak izango dira bihar Basustabideko pasalekuan

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 15a, 13:55

Gizon bat Basustabideko pasalekutik igarotzen. (Google maps)

Tren biltegi berria eraikitzeko lanen barruan, trafiko eteteak izango dira bihar Basustabideko pasalekuan, goizeko 8:30etik aurrera.

Tren biltegi berria eraikiko du Euskal Trenbide Sareak (ETS) Basustabidean. Behin Donostialeko metroko lanak amaituko dituztenean, Amarako tren geltokia kendu egingo dute, eta, han geratzen ziren trenak Zumaiako biltegian gordeko dituzte.

Azpiegitura hori egiteko lanen barruan, katak egingo ditu enpresa publikoak bihar goizez Zumaiako auzo horretan. Hori dela eta, goizeko 8:30etik aurrera Basustabideko pasabidearen inguruan trafiko eteteak egingo dira. Bidea, berez, itxi egingo dute, eta behin autoak pilatzen direnean zabalduko dute, ibilgailuei pasoa emanez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide