Herri txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur

Juan Luis Romatet 2025eko maiatzaren 16a

Pasa den astean jokatutako partida bateko irudia. (Utzitakoa)

Hiru partidaz osatuko da jardunaldia. 17:30ean emango diote hasiera esku pilota saioari, Odietan. Eguraldi txarraren kasu, Oikiako frontoian jokatuko dituzte partidak. 

Eskuz binakako herri txapelketako hirugarren partida jokatuko dute gaur arratsaldez, 17:30etik aurrera, Odieta frontoian. Aurreko jardunaldian bezala, eguraldia lagun ez badute, partidak Oikiako frontoian jokatuko dituzte. 

Honako hiru partidak jokatuko dituzte gaurkoan:

  • Andoni Fleitas-Ion Agirre vs Iñigo Tumas-Jokin Beristain
  • Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga vs Eritz Olaizola-Markel Zearreta
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua vs Unai Etxabe-Unai Beristain

Pasa den jardunaldian honako emaitza hauek izan ziren:

  • Andoni Fleitas-Ion Agirre, 22 - Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga, 17
  • Iñigo Tumas-Jokin Beristain, 19 - Eritz Olaizola-Markel Zearreta, 22
  • Unai Etxabe-Unai Beristain, 9 - Peio Etxabe-Jon Alkorta, 22

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide