Kofradiako plazatxoa dantzagune bihurtu da festekin batera. Duela gutxi ospatutako santelmoak dira horren lekuko. Haur zein heldu plazara atera izan da, lotsak alde batera utzita, dantzan aritzera.
Gaur beste aukera bat izango da dantzan aritzeko. Maiatza Dantzaneko egitaruaren barruan (Euskaraldiko egitarauan ere badago), erromeria egingo da gaur arratsaldean Kofradian, 19:00etatik aurrera. Imanol DJa arituko da musika jartzen eta bertaratutakoak dantza egitera animatzen.