Zazpigarren izan da Iñigo Peña Munduko Kopako B finalean

Juan Luis Romatet 2025eko maiatzaren 19a

Iñigo Peña, pasa den asteburuan Hungarian jokatutako txapelketako finalerdian.

Hungariako Szeged hirian jokatu dute pasa den asteburuan esprint modalitateko nazioarteko lehen proba garrantzitsua. Zumaiarra k1ean aritu da, 1.000 metroko distantzian. 

Nazioarte mailako urteko lehen proba garrantzitsua jokatu dute pasa berri den asteburuan Szeged (Hungaria) hiriko uretan. Urtean zehar egingo dituzten Munduko kopetako lehena izan dute piraguistek, iazko Olinpiar Jokoetatik hona jokatu duten lehen proba garrantzitsua. 

Iñigo Peña piraguista zumaiarra hitzordu horretan lehiatu da, k1 1000 proban. Ostiralean jokatu zituzten finalerdietarako sailkatze estropadak, eta hirugarren izan zen Peña bere multzoan, finalaurrekoetarako txartela lortuz. 

Egunean bertan finalerdiak jokatu zituzten, eta Peñak ez zuen sailkatze estropadako lan ona errepikatu ahal izan, seigarren eginez bere multzoan. Emaitza horrekin ezin izan zuen A finalera sailkatu, eta B finala lehiatzera konformatu behar izan zuen. Larunbatean jokatutako B finalean zazpigarren izan zen zumaiarra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide