Maiatzarekin batera, Indamendi eguna ospatu zuten atzo, igandean. Eguraldia lagun, goizeko 9:00etan abiatu zen mendizale taldea Beheko plazatik. Behin Indamendira helduta, talde argazkia atera zuten, eta Elkano auzora jaitsi ziren, hamaiketakoaz gozatzera.
Bertan banatu zituzten mendi kopuru jakin bat egindakoentzako garaikurrak. Ehun mendien lehiaketan, Asier Zamakola Ibaibarriaga, Iñigo Castro Saenz eta Jon Zamakola Gayangosek jaso zituzten garaikurrak; finalistetan, berriz, Ibai Barbero Guridi, Sare Barbero Guridi, Lur Zearreta Lopez, Maren Iruretagoiena Etxabe eta Julen Garate Grijalbak.