Josebe Iturrioz aktibistak transfeminismoa ardatz duen hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Zumaiako Emakumeon Etxean. Transfeminismoa vs feminismo baztertzailea izena du saioak, euskaraz izango da eta 18:30ean hasiko da.
Hitzaldian, transfeminismoaren ibilbidea eta gaur egungo erronkak jorratuko ditu Iturriozek. Feminismo klasikoan agertu diren jarrera transfoboak aztertuko ditu, eta, aldi berean, eragile transgeneroek feminismoari egin dizkioten ekarpenak nabarmenduko ditu. Gaur egungo praktika politikoetan agertzen diren gatazkak eta tentsioak azalduko ditu, eta trans pertsonen bazterketa ukatzen duen feminismo baten aldeko aldarria egingo du.