Nerea Urteagak hirugarren egin du mendi lasterketen Espainiako txapelketan

Maria Maya Manterola

Argazkia: Utzitakoa.

Ourensen izan da asteburuan, FEDMEren Espainiako txapelketan. 23 kilometroko proban hirugarren egin du.

Chandrexa de Queixan (Ourense, Galizia) mendi lasterketen Espainiako txapelketa jokatu da asteburu honetan, FEDMEk antolatuta. Bertan izan da Nerea Urteaga zumaiarra, eta 23 kilometroko proban hirugarren egin du. 

Urteagak bi ordu eta 32 behar izan zituen lanak amaitzeko, eta lehen postuan helmugaratu zen Claudia Corralengandik zazpi minutura iritsi zen helmugara. Corralek, Margina Gonfausek eta Urteagak berak osatu dute Espainiako mendi lasterketen podiuma.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide