Beste final batera heldu da Frida Watkins puntista zumaiarra. Pasa den ostiralean jokatuko zuten Bilboko Deportivo pilotalekuan Iron Cup zesta punta txapelketako lehen finalerdia. Elaia Gogenolarekin osatu du bikotea txapelketa horretan. Ostiralean Helena Barrenetxea eta Maia Goikoetxea izan zituzten aurkari finalerako txartelaren lehian.
lehenengo jokoan nagusi izan ziren Helena Barrenetxea eta Maia Goikoetxea. Hasieratik alde handia zabaldu zuten (2-7, 3-8, 5-10), eta jokoaren amaierara arte jaun eta jabe izan ziren, 8-15 emaitzarekin irabaziz. Bigarren jokoan partidak buelta eman zuen. Frida zumaiarra atzean seguru eta Elaia aurrean oso maila onean, Helena eta Maiari tantuak egin eta hauen hutsak behartu zituzten (15-10), finalerdia hirugarren jokora eramanez.
Banako berdinketaren ondoren, horiz jokatu zuten helenak eta maiak bi tantoko aldea zabaldu zuten (1-3), baina Elaiak eta Fridak erreakzionatu zuten azken lau tantoak jarraian eginez, eta joko laburra 5-4 emaitzarekin irabaziz eta, ondorioz, finalerako txartela lortuz.
Datorren astean jakingo dute ekainaren 30ean jokatuko duten finalean zer bikote izango duten aurkari, Ihart-Maialen edo Maite-Oaia.