Arte tailerrak eskaini ditu Kultura Sailak ikasturte honetan ere Forondan. Azken hilabeteotako sorkuntzak jendaurrean ikusgai jarriko dituzte orain: pintura tailerreko lanak erakutsiko dituzte lehenbizi, Alondegiko Oxford aretoan. Gaurtik, asteartea, hilaren 26ra artean zabalduko dute aretoa egunero, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburutan eguerdian ere bai, 12:30etik 14:00etara.