Amaitu dute dagoeneko Ander Hormazurik Foronda kultur etxean ematen duen pintura tailerra, eta, ohi bezala, ikasleek urtean zehar egindako lan batzuekin erakusketa muntatu dute Alondegiko Oxford aretoan. 40 ikasle izan ditu aurtengo tailerrak, 30 heldu eta hamar haur.
Erakusketa datorren astelehenera arte, maiatzaren 26ra arte, izango dira ikusgai, egunero 18:30etik 20:30era. Asteburuan eguerdian ere bisitatu ahal izango da, 12:30etik 14:00etara.