Belaunaldi desberdinetako herritarrak elkartu ditu musikak aurten ere

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 21a, 11:00

Bigarren urtez jarraian, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak belaunaldien arteko emanaldia egin du kurtso bukaerarekin batera. Herritar ugari gerturatu zen Odieta frontoian egindako ekitaldira. 

Musikak jendea erakartzeko eta elkartzeko gaitasuna duela ikusi zen atzo arratsaldez Odieta frontoian. Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, belaunaldien desberdinen arteko emanaldia izan zen, eta bertan parte hartu zuten, eskola ikasle, guraso eta irakasleez gain, Brankako eta Itsasargi programako erabiltzaileak, eta Zumaiako Musika Banda. 4 urteko haurretatik hasi eta 90 urteak ondo beteta dituzten nagusiak bildu zituen ekintzak.

Eguraldia lagun, herritar ugari bertaratu zen pilotalekura emanaldia jarraitzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide