Herri txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute bihar

Juan Luis Romatet 2025eko maiatzaren 22a

Pasa den ostiralean jokatutako hirugarren jardunaldiko irudia. (Juan Luis Romatet)

Hiru partida jokatuko dituzte 17:30etik aurrera Odieta pilotalekuan. Eguraldi txarra egiten badu, Oikiara eramango dute jardunaldia.

Binakako esku pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute bihar arratsaldean, 17:30ean hasita, Odieta pilotalekuan. Eguraldia aproposa izango ez balitz, Oikiako frontoira lekualdatuko lukete.

Hiru partidaz osatuko da biharko jardunaldia:

  • Andoni Fleitas-Ion Agirre vs Unai Etxabe-Unai Beristain
  • Peio Etxabe-Jon Alkorta vs Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua vs Iñigo Tumas-Jokin Beristain

Duela astebete jokatutako jardunaldian honako emaitzak izan ziren:

  • Andoni Fleitas-Ion Agirre, 5 / Iñigo Tumas-Jokin Beristain, 22
  • Iraultza Unzueta-Beñat Lizeaga, 12  /Eritz Olaizola-Markel Zearreta, 22
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 20 / Unai Etxabe-Unai Beristain, 22

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide