Zinegoak jaialdiko filmak emango dituzte gaur Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko maiatzaren 22a

Ander Iriarteren 'Judoka' filmeko irudia.

Zinegoak jaialdian erakutsitako sei film labur emango dituzte Zumaiako zinema aretoan. Emanaldia 19:30ean hasiko da. 

Bilbon urtero egiten duten Zinegoak jaialdian erakutsitako sei film labur emango dituzte gaur arratsaldean Aita Mari zinema aretoan. Saioa 19:30ean izango da. 

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da. Negu partean Bilbon egindako ekimena, Euskal Herriko herri askotara eramaten dute jarraian, ZGHedapena programaren bitartez. Hala, aurtengo jaialdian erakutsitako lanen lagina ikusteko aukera izango da Zumaian. 

Erakutsiko dituzten lanak Mila Aquiliaren Mdb (Argentina, 2025), Angel Morales Ballestaren Arrecife (Espainia, 2024), Enock Carvalhoren Queimando por dentro (Brasil, 2024), Julen Gorosabalen Inkognita (Euskal Herria, 2024), Ander Iriarteren Judoka (Euskal Herria, 2024) eta Ane Ines Landeta eta Lorea Lyonsen Azkena (Euskal Herria, 2024) izango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide