'La historia de Souleymane' eta 'Mision panda en Africa', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko maiatzaren 23a

Bi film emango dituzte asteburuan Zumaiako zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute datorren asteburuan Aita Mari aretoan. Ohiko ordutegian emango dituzte eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Gaurtik astelehenera bitartean La historia de Soulemayne film frantziarra emango dute, 19:30ean. Boris Lojkine zinemagile frantsesak zuzendutako hirugarren film luzea da L'histoire de Souleymane, eta Parisen bizikleta gaineko banatzaile gisa lan egiten duen ginear migratzaile baten hiru egun erretratatzen ditu. Film Luze Onenaren Publikoaren Saria lortu berri du Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan, haurrentzako zinema saioa izango da Aita Mari zineman. Ordu horretan animaziozko Mision panda en Africa filma emango dute. Hona hemen filmaren trailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide