Zeramika tailerreko lanen erakusketak hartuko dio lekukoa pintura tailerrekoari

Maria Maya Manterola 2025eko maiatzaren 24a

Pintura tailerreko lanen erakusketako irudia. (Juan Luis Romatet)

Azken egunotan ikusgai izan dira Oxford aretoan Forondako pintura tailerrean sortutako lanak. Astelehenera arte bisitatu ahal izango da; zeramika tailerrekoek jarriko dituzte gero beren piezak ikusgai, ostegunetik aurrera.

Forondako arte tailerretan ikasturtean zehar egindako lanak ikusgai izaten dira udaberri partean Alondegiko Oxford aretoan. Aurtengoan, pintura tailerrekoak izan dira lehenak: joan den asteazkenetik ikusgai dira margoak, eta astelehenean itxiko dute.

Zeramika tailerrekoek hartuko dute lekukoa gero. Erakusketa muntatu, eta ostegunetik ekainaren 4ra bitarte erakutsiko dituzte beren piezak jendaurrean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide