Zumaia Cuban Boxing klubak boxeo jaialdia antolatu du beste urte batez. Ekainaren 7an izango da, eta zazpi borrokaldi bertatik bertara ikusteko aukera izango da Aitzuri pilotalekuan ezarriko duten ringean. Dagoeneko eskura daitezke sarrerak, Lubaki kiroldegian.
Klubeko bost boxeolarik parte hartuko dute, eta lehenbizikoz, Zumaiako emakume bat izango da horien artean: Mady Diame 63,5 kiloan, Iñaki Lope Arano zumaiarra 68 kiloan, Xuban Aburuza 67 kiloan, eta Jesus Magnevy 61 kiloan; Xare Duran zumaiarra, bere aldetik, junior kategorian arituko da, 53,5 kiloan.